
Pastorala
“Esker onez ospatzen dugu litekeen mundu baten bila aurreratu diren anaia-arreben eguneroko lorpenak. Hauekin batera eta Espirituarengandik indarra hartuz, Jaunaren aurpegia bilatzen jarraitu nahi dugu.”
2008ko Kapitulu Jenerala
Besteekin batera Jainkoa bilatu nahi dugu eta gaur egungo beharrei erantzungo dizkieten guneak bultzatu: justizia nahia, berdintasunaren nahia eta zentzuaren eta kide izatearen bilakuntza, geuk ere bizi ditugun beharrak baitira.
Geure bihotzaren espiritualtasunak ekarpen handia du gaurko munduan; horrexegatik, konpartitu egin nahi dugu, bereziki, gazteekin. Hauekin batera bidaiatu nahi dugu, gure egarria eta gure xedeak konpartituz, bion esfortzuak bat eginez Jaunaren Erreinuari dagokion mundua sortuz.
Gure Pastoraltzak gune bat izan nahi du eta, era berean, guneak eraiki non Bizitzako Jainkoarekin topo egin dezagun eta mundua Jesusen Bihotz zulatuaren bitartez begira dezagun, guztiak bizitza izan dezaten konpromisoa hartuz.